Kup Taldeak kontzertua eskainiko du Bergaran

KUP taldea

2017ko Abesbatzen Munduko Sinposiumean izango den Taldeak kontzertua eskainiko du Bergaran, maiatzaren 21ean, Santa Marina Parrokian.

Abesbatzen Munduko Sinposiumaren XI. edizioa Bartzelonan egingo da, 2017ko uztailaren 22tik 29ra bitartean, eta bertan izango da Kup taldea, Gabriel Baltes maisuaren zuzendaritzapean. Abeslari, zuzendari, musikagile, musikako profesional, editore eta, oro har, musika maite duten entzuleen elkargune bilakatuko da Bartzelona. Sinposiumak dirauen egunetan jardunaldiak, tailerrak, master class desberdinak, kontzertuak, partituren aurkezpenak, etab. egingo dira, izen handiko zuzendari, profesional eta abesbatzekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.