Primerako bertsolariak direla erakutsi dute herriko gaztetxoek

Emanaldi polita eskaini zuten eguaztenean herriko neska mutikoek Udal Pilotalekuan, Gu ere bertsotan proiektuaren baitan. Guraso, familiarteko eta lagun ugari batu ziren harmailetan gaztetxoak bertsotan ikusteko.


Emanaldian herriko hiru ikastetxeetako hamar eta hamabi urte bitarteko 180 ikaslek hartu zuten parte, eta gai desberdinen inguruan aurrez prestatutako bertsoak abestu zituzten taldean.

Bertsozale elkarteak bultzatutako egitasmoa da Gu ere bertsotan. Ikasturtean zehar bertsolaritza eta ahozkotasuna landu dituzte material eta metodologia zehatza erabiliz eta bertsolari ezagunen laguntzarekin. Emaitza ona eguaztenean ikusi zen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.