Maiatzak 14, zapatuko egitaraua

  • 9:00 BIGANTXAK zezen-plazan. Sarrera: 2 euro.
  • 10:00 XXXVI. HAUR ETA GAZTEEN “SIMON ARRIETA PLASTIKA SARIKETA”, Beart Bergarako Arte  elkartearen laguntzarekin, San Martin plazan. 
  • 10:00 DIANA.  Bolutik, Bergarako trikitilariak. Labegaraietatik, Elgoibarko dultzaineroak. Oxirondotik, Udal Txistulari Banda. Ondoren herriko plazan elkartuko dira guztiak eta Mizpirualdera egingo dute bisita.
  • 11:00 ERRALDOIEN GUNEA Munibe plazan: Bergara, Trapagaran, Sestao eta Berriozarko erraldoien erakusketa, erraldoiak egiteko tailerra, erraldoien txokolatezko piruletak, puzgarriak, gomazko erraldoien erakusketa, Simon eta Magdalena gomazko erraldoien salmenta, palomita-makina, umeek margotzeko erraldoien liburuxka, xaboi-ponpa erraldoiak…
  • 11:00 Herriko Elkarteen arteko BAKAILAO LEHIAKETA San Martin plazan. Sukaldarientzako lapiko eta amantalak: Lacor-ek emandakoak. Herritarrentzako mokadua etxe hauei eskerrak: Konde, Mizpildi, Ogizun, Ogiberri Elkoarti eta Olabe okindegiak; Comercial Miner, Lopez-Ojeda (Atxega), Manso Hermanos eta Txomin Zubeldia edari banatzaileak; Antia, Igartza, Sebastian Imaz eta Urzelai harategiak. 
  • 11:30 Pentekosteetara ongi-etorria emateko ekitaldia, iazko Pentekosteetatik hona mundura etorri diren bergarar txikitxoei, udaleko pleno aretoan. Ondoren argazki bateratua ateratzea udalaren kanpoaldean, artxibo aldeko eskaileretan.
  • 13:00 Txosnetan: Kantu Jira, Bergarako musikarixekin herrian zehar
  • 13:30 Bakailao lehiaketako SARI BANAKETA San Martin plazan.
  • 13:45 Haur eta gazteen Simon Arrieta plastika lehiaketako SARI BANAKETA, San Martin plazan.
  • 15:00 Txosnetako bazkaria.
  • 17:30 DIRT JUMP eta TRIALSIN ERAKUSTALDIA Mariaren Lagundiako patioan.
  • 17:30 Txosnetan: Bertso tribiala: Ane Labaka, Malen Amenabar, Oihana Iguaran eta Kopla Barik.
  • 18:00 Tostoi eta Erreileno erraldoi berrien aurkezpena. Bergarako, Trapagaran, Sestao eta Berriozarko ERRALDOIEN KONPARTSAKO KALEJIRA Bergarako kaleetan, Elgoibarko dultzainero eta Udal Txistulari Bandaren laguntzarekin. Ibilbidea: San Martin plaza, Bidekurutzeta, Ramon M. Lili, Ibargarai, Irizar, Kruz Gallastegi, Bideberri, Fraiskozuri, Herrilagunak, D. Irala, Barrenkalea, San Martin plaza.
  • 19:00 Txosnetan: Buru handien harrera eta batukada.
  • 19:00 ERREKORTADORE GAZTETXOEN TXAPELKETA (10-15 urte artekoak). Ondoren bi errekortadoreren arteko desafioa. Sarrera: 3 euro. 
  • 23:00 Kepa Junkera & Sorginak taldearen kontzertua San Martin plazan. 
  • Txosnetan kontzertuak: Mc Onak, Polygorn eta BET– disko musika/ 3 dj , Alain Elektronishe, Landerground, Balza.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.