Kultur astea ospatzen dihardute Mariaren Lagundia ikastetxean

Maite Txintxurreta 2016ko maiatzaren 10a

Mundutik gertu, gertu mundura da aurtengo leloa, eta gai nagusia, berriz, irakurzaletasunaren eta ahozkotasunaren bidez elkar eragin eta "elkarbizitza positibo bat" eraikitzea.

"Hainbat ekintzaren bitartez, ikasle guztiek, handiek zein txikiek, beraien arteko harremanak sendotuz, irakurzaletasuna eta ahozko adierazpena landu ahal izango dute", azaldu dute ikastetxetik. "Era berean, kultur aniztasunaren aberastasunaz jabetuko dira". 

Atzoko pregoiak eman zion hasiera aurtengo kultura asteari, eta urtero legez, egubakoitzeko Santa Juana egunarekin bukatuko da, ikastetxearen sortzaileari keinu eginez.

Bitarte horretan, ekintza ugari izango dira: antzerkia, munduko herrialde ezberdinetako errezeten, kondairen eta jolasen trukaketa, hitzaldia, txikien ikuskizuna...

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak