"Pentsio duinak" lortzeko helburuz sinadurak batzen dihardute Duintasuna elkartekoek

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 13a, 15:34

Pentsionistak eta erretiratuak biltzen dituen Duintasuna elkarteko kideak pentsio duinen aldeko sinadurak biltzen dihardute azkenaldian. Pasa den azaroaren 23an herri ekimen legegile bat aurkeztu zuten Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako parlamentuetan, pentsioak igotzea eskatuz. Eusko legebiltzarrean ez zuen aurrera egin. Hori dela eta, 60.000 sinaduratik gora jaso nahi lituzkete ondoren horiek parlamentuan aurkezteko.

Debagoieneko hainbat herritan sinadurak biltzen dihardute azkenaldian Duintasuna elkartekoek. 60.000 lortzea dute helburu, ondoren horiek Gasteizko legebiltzarrean aurkezteko. Gutxieneko pentsioak igotzea eta orain arte behar baino gutxiago jaso dutenendako konpentsazioak eskatu nahi dituzte horrela.

Hain zuzen, 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatzen dituzte, hori baita Europako Karta Sozialak gomendatzen duen zifra.

Sistema propioa

Horretaz gain, sinadura bilketa horren bidez eskatu nahi duten beste gauza bat Euskal Autonomia Erkidegoak gizarte segurantza eta babes sistema propio bat izatea da, besteak beste, pentsioak hemendik kudeatzeko.

Hala, esaterako azaldu dute pertsonei menpekotasuna aitortzeko prozedura luzatu egin dela; hori dela eta, menpeko diren pertsona horiek gehiago itxaron behar dute laguntza jasotzeko.

Elkarteko kide Itziar Usandizagak azaldu du azken urteotan erretiratuen egoerak okerrera egin duela, laguntzak murriztu edo atzeratu egin direla eta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak