Hitzarmena sinatu dute Udalak eta erraldoi taldeak

Amaia Txintxurreta Guridi 2016ko mai. 9a, 16:33

Bergarako Udalak lehen aldiz sinatu du hitzarmena herriko erraldoi taldearekin. Udalbatzak aho batez onartu zuen apirilean hitzarmen hori, eta modu horretara, bien arteko harremana sendotu nahi izan dute.

Orain artean bezala, Bergarako Erraldoi Taldeak materiala eta erraldoiak gordetzeko Zabalotegiko biltegia eta ibilgailuentzat Tremefil-eko lokala erabiltzen jarraituko du, inolako errentarik edo bestelakorik ordaindu gabe.

Eta hitzarmenean zehaztu dute baita ere, esaterako, herriko jai nagusietan konpartsarekin kalejirak egitea, Pentekoste jaietan Erraldoi Egunaren antolaketan aritzea edota herriko hainbat eragilek antolatzen dituzten kultura ekitaldietan parte hartzea.

Hitzarmenaren iraupena urtebetekoa baldin bada ere, urtez urte luzatu ahal izango da, gehienez ere bost urte osatu arte eta aurtengo Pentekoste jaietan 16 urte beteko dituen erraldoi taldea pozik dago sinatutako hitzarmenarekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak