Gu ere bertsotan proiektua Bertsozale Elkartearen ekimena da, eta Bergarako Udalaren laguntzaz garatu dute herriko ikastetxeetan, "ahozkotasuna lantzeko helburuarekin", San Martin Herri Eskolako Miren Labordak azaldu duenez.
Proiektu horren bitartez, Lehen Hezkuntzako 11eta 12 urte bitarteko gaztetxoek eskolan bertsolaritza lantzen dute, Bertsozale Elkarteak emandako material eta metodologia berezia erabiliz eta Eneritz Artetxe bezalako bertsolari ezagunen parte hartze eta laguntzaz.
San Martin Herri eskola, Aranzadi Ikastola eta Mariaren Lagundia ikastetxeeko gazteek hartuko dute parte hilaren 11ko emanaldian. Bertan, orain arte bertsolaritzaren inguruan ikasitako guztia erakusteko aukera izango dute.