Pedro Luis Uriarte, ekonomia sailburu ohia, hizlari eguaztenenean

Jon Berezibar 2016ko mai. 9a, 11:24
Pedro Luis Uriarte.

Itun ekonomikoaren defentsa egingo du ekonomialari eta sailburu ohiak Bergarako udaletxeko pleno aretoan, eguaztenean 10:00etan, Goienagusik gonbidatuta. Kontzertuak euskal gizarteari ekarri dizkion onura sozial eta ekonomikoez jardungo du. 

Garaikoetxearen gobernuko Ekonomia eta Ogasun sailburu izan zen Pedro Luis Uriarte (Bilbo, 1943) eta 1980 urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Ekonomia Ituna lortu zuen negoziazio batzordeko kide izan zen. Jaurlaritzan jardun zuen urteetan, autogobernuaren zimenduak ezartzeko lan eginez, eta euskal administrazio publikoa sortzen eta sendotzen lagundu zuen. Alor pribatuan, BBVA banketxeko lehendakariorde eta kontseilari izan da eta industrian, aholkularitzan eta berrikuntzan gauzatu du lan-ibilbidea. Deustuko Unibertsitateko komertzial-eko irakasle izan da eta kontzertu ekonomikoari buruzko dibulgazio-lan ugari argitaratu ditu.

Hain zuzen, autogobernuaren itunaren zabalkundean eta defentsan sutsuki jardun du Uriartek beti eta gaur egun gizarte zibilean akordio horren garrantzia ezagutzera emateko plataforma herrikoiaren kide eta sustatzailea da. Horrela, egueneko saioan, kontzertu ekonomikoak euskal gizarteari, hala ekonomikoki nola sozialki, zein onura ekarri dizkion azalduko du. Euskal klase politikoan adostasun gehien duen itun transbertsala dela dio Uriartek eta horixe defendatuko, partzialki ala osotasunean, zalantzan jartzen duten alderdien iritziei erantzunez. 

Goienagusik antolatu du hitzaldia, Bergarako Udalaren laguntzarekin. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak