Aitor Zabaleta izan da azkarrena Gorlako auto igoeran

Honenbestez, hamazazpi aldiz irabazi du pilotu bergararrak proba hau; aurtengoa, gainera, 25.ena izan da. "Nire aurkari zuzenak beste lasterketa batean zeuden gaur, eta banuen irabazteko esperantza", adierazi du Zabaletak saria jaso aurretik.

25. urteurrena izanik, berezia izan da gaurko lasterketa Gorlako igoera antolatzen duen taldearendako. Euri pixka bat egin duen arren, igoera arazorik gabe egin ahal izan dute eta ez da arazorik egon, antolatzaileen esanetan.

Iluntzean egin dute sari banaketa seminarioko patioan eta salbuespen moduan, 25. urteurrena delako, parte hartu duten auto guztiak haraxe eraman dituzte gidariek, zaleen poztasunerako. Lola-k, Zabaletaren autoak, zale asko erakarri ditu eta batek baino gehiagok atera du argazkia eserleku bakarreko autoaren aurrean.

Modalitate horretan bi gidarik bakarrik bukatu dute lasterketa:

  1. Aitor Zabaleta - Lola BMW (Gorla Racing)
  2. Michel Iribarren - Speed Car (Lagun Artea)

Turismo kategoriako sailkapeneko lehen hirurak, berriz, hauexek:

  1. Gerard de la Casa - Seat Cordoba WRC (Baporo Motorsport)
  2. Iban Tarsicio - Mitsubishi Lancer Evo IX (Durangaldea Racing Elkartea)
  3. Markel Cestafe - Mitsubishi Lancer Evo VII (Gorla Racing)

Bergararrak

Guztira 66 gidarik parte hartu dute igoeran. Sari banaketaren bukaeran jaso dute saria lasterketa amaitu duten lehen hiru bergararrek:

  1. Aitor Zabaleta - Lola BMW (Gorla Racing)
  2. Markel Cestafe - Mitsubishi Lancer Evo VII (Gorla Racing)
  3. Iñigo Lizarralde - BMW M3 E36 (Gorla Racing)

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.