Beartekoen lanak plazan ikusgai izango dira domeka eguerdian

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 6a, 12:54

Urtez urte egiten duten moduan, Beart eguna ospatuko dute domeka honetan, maiatzak 8, bergarako margolari eskolakoek. . 12:00etatik 14:30ak aldera arte  eskolako ikasleen margolanak ikusgai jarriko dituzte San Martin plazan, herritar guztien bistara

Egun berezi horren barruan, Bearteko kideek Etxagi jatetxean lagunarteko bazkaria egingo dute, eta hori aprobetxatuaz, aspaldidanik elkarteko kide den Mari Paz Alustiza omenduko dute.

Urtero omentzen dute kideren bat, eta aurten bera izango dela erabaki dute. Beart elkartearen baitan "pertsona berezia" dela dio Juanjo Altuna presidenteak. Gainera, 2015. urtean zehar Simon Arrietaren jaiotzaren mendeurrena izan da, eta horren inguruan hainbat ekitaldi eta ospakizun burutu dituzte Bearten. Hala, eta Alustiza Arrietaren ikaslea izan zenez, momentu ona iruditu zaie omenaldirako.

Era berean, bergararra urte luzez aritu da umeei margo eskolak ematen eta herriko gaztetxoei pinturarekiko maitasuna eta ezagutza trasmititzen, Horregatik, lan horri ere egin nahi izan diote aitortza Beartetik, Juango Altunak azaldu duenez.

Erlazionatuak

Bearteko artisten lanak gaurtik Kulturaten ikusgai

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2016 mai 06 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak