Mikel Aristi eta Jokin Etxabe, Madrilgo itzulian

Asteburuan jokatuko dute Madrilgo itzulia, eta bi bergarar izango dira irteera puntuan. Batetik, Turkiako itzulian izandako erorikotik errekuperatuta dagoen Mikel Aristi (Delko Marseille Provence KTM) eta bestetik, amateur mailan egiten dabilen lanari esker Espainiako selekziorako hautatua izan den Jokin Etxabe (Seguros Bilbao).

Zapatuan Madrilgo mendizerran jokatuko dute 160 kilometrotako etapa, Las Rozasen hasi eta amaituko dute. Eta, domekan berriz Madrilgo iparraldean, Barrio del Pilar inguruan prestatu duten zirkuituan jokatuko dute bigarren eta azken etapan, 100 kilometrotako lasterketarekin.

Movistar eta Caja Rural taldeak dira aurrez indartsuenak, baina gainontzeko taldeek borroka handia eraman dezakete errepidera.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.