Bergaran istripua izan duen txirrindulari bat larri zaurituta eroan dute ospitalera

Eneko Azkarate 2016ko maiatzaren 3a

Bergarako Goiauzoan gertatu da, 18 urteko txirrindulari batek eta Suzuki Grand Vitara auto batek aurrez aurre elkarren kontra jo dutenean. Herrizaingo sailaren arabera, bizikletan zihoan 18 urteko gizonezkoa, larri zaurituta, Gasteizko Santiago ospitalera eroan dute anbulantzian. Bergarako Udaltzaingotik adierazi dutenez, zauritutako gizonezkoa Ipintza institutoko ikasle bergararra da. Klase orduan bizikletaz kirol froga bat kanpoan egiten zihardutenean pasa da istripua 13:15ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak