Elosura igoera eta mus txapelketa antolatu du Erain Debagoienak astebururako

Maite Txintxurreta 2016ko mai. 3a, 18:25

Egubakoitz gauean Debagoieneko mus txapelketako lehen kanporaketa jokatuko dute Depor tabernan. Domekan, berriz, Elosuara igoko dira Bergaratik, Antzuolatik eta Azpeitiatik, eta bertan erabakitzeko eskubidearen aldarrikapena egingo dute.

Domekan, eguerdiko hamabietan elkartuko dira hiru herrietatik etorritakoak Elosuan, eta bertan erabakitzeko eskubidea irudikatuko dute guztien artean. Jana eta edana ere ez dira faltako. Bergaran, Udal Pilotalekutik irtengo dira Elosurantz, goizeko hamarretan elkartuta.

Mus txapelketa

Egubakoitzeko mus txapelketa 22:00etatik aurrera izango da Deporren. Izen emateko 20 euro ordaindu behar ditu bikote bakoitzak. Debagoieneko txapelketako kanporaketa da, eta parte hartzaileek maiatzaren 21ean Aretxabaletan jokatuko den finalerako sailkatzeko aukera izango dute.

Lehenengo eta bigarren bikoteak, finalerako sailkapenaz gain, beste sari bat ere eramango du etxera: trofeoa, ardoa eta hestebeteak.

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak