Adela Carmen Ormazabalen esku geratuko da idazkaritza, eta diruzaina, berriz, Ane Miren Etxebeste izango da. Aipatutakoekin batera, sei bokalek osatuko dute zuzendaritza berria: Iñaki Arrieta, Maria Asun Gardoki, Antolin Marchena, Aderito Prieto, Ignacio Iñarra eta Emilio Gutierrez.
Dantzaldia zapatuan
Bestalde, San Joxepek dantzaldia antolatu du maiatzaren zazpirako, zapatua. Arratsaldeko seietan hasita, zuzeneko musika izango da jubilatuen elkarteko egoitzan.