Mahonero asteburua antolatu du BKEko Futbol Sailak ekainerako

Monika Belastegi Aranzabal 2016ko api. 30a, 08:00

Denboraldi amaierako jaia ospatzeko asmoz, zuzendaritza berriak abian jarritako proposamena da ekainaren 3rako eta 4rako. "Taldeko jokalariekin, entrenatzaileekin, familiakoekin eta zaleekin batera jai giroan asteburu atsegina" pasatzea da helburua, zuzendaritzako kideen esanetan.

Egun nagusia ekainaren 4a, zapatua, izango den arren, festari bezperan emango diote hasiera. Egubakoitz arratsaldean irekiko dute Seminarioko karpa. Bertan, taberna eta parrila-gunea egongo dira eta jarriko diren mahaietan afaltzeko aukera egongo da. Gauean, herriko talde baten kontzertua egongo da.

Egun nagusia, ekainaren 4a

Mahonero Eguna goizean goiz hasiko dute futbol eskolako azken urteko mutikoen eta neskatilen arteko futbol txapelketarekin Seminarioan. Eguerdian, txapelketako sari banaketa eta trikitilariekin girotutako poteoa egongo dira. Ondoren, eguneko hitzordu garrantzitsuena etorriko da: 450 pertsonarendako herri bazkaria izango da Seminarioko karpan, jokalari, entrenatzaile, zuzendaritzako kide, senide eta zaleei orokorrean zuzendua.

Bazkarirako txartelak maiatzaren 6tik aurrera erosi ahal izango dira Agorrosineko kantinan eta Ariznoa, Bule eta Depor tabernetan. Nagusiendako txartelek 20 euro balioko dute eta gazteenek, 15 euro. Arratsaldean, denboraldiko lorpenen aurkezpena, zozketak, jokoak, musika eta mus txapelketa izango dira. Eguna amaitzeko, karpan afaltzeko parrillada egingo da eta DJ jaia gaua alaitzeko.

Zuzendaritzakoek BKEko arroparekin joateko deia luzatzen da zuzendaritzatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak