2016/04/30 - 2016/05/01

Jaiak

Labegaraietako jaiak

Labegaraieta, Bergara

Zapatuan eta domekan jaiak ospatuko dituzte Labegaraietan.

Egitaraua:

Apirilak 30, zapatua:

11:00 Jai hasiera. Jarraian, mozorro desfilerako izen ematea

12:00 I. Haur eta helduen mozorro desfilea. Jarraian, auzo poteoa

17:00 Dantza saioa irakaslearen laguntzaz, nahi duen edonorentzat

18:15 Haur eta helduentzako Kross-a. Parte hartzaile guztien artean sari zozketa egingo da.

19:30 Auzo triki poteoa. Ondoren, bokatak karpan (aurrez izena eman)

22:00 Dantzaldia DJ Arnorekin

 

Maiatzak 1, domeka:

10:00 Diana Udal Txistulari bandarekin

11:00 Eskolen txirrindulari txapelketa Labegaraietako industrialdean

11:00 Meza nagusia San Joxepe abesbatzaren partaidetzarekin

16:00 Mus txapelketa labegaraieta kiroldegiko tabernan

16:00 Txirrindulari lasterketa: Labegaraieta saria LIII. Lasterketaren ondoren, haurrentzako jolasak. Jarraian, txokolatea eta buruhandiak.

Jai amaiera, txapliguen laguntzaz.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.