Hasteko, goizean eskola mailakoek eta infantilek lasterketak egingo dituzte industrialdean –2006 eta 2007 urte artean jaiotako gaztetxoek bizikleta jaialdian parte hartu ahal izango dute– eta arratsaldean gazte mailakoek lasterketa izango dute, 53. Labegaraietako Saria (16:00etan hasita). Ziklistek 77 kilometrotako ibilbideari egingo diote aurre, eta adi etxeko ziklistekin, Ulmako ordezkariak indartsu dabiltza-eta.