Izen ematea zabalik dago, eta taldeak maiatzaren 31ra arte apuntatu daitezke. Jai batzordearen helburua Euskal Herriko musika taldeei aukera bat ematea da. Edonork, talde zein bakarlari, eman dezake izena lehiaketan.
Bi fasetan
Lehiaketa bi fasetan banatuko da: lehenengoa epaimahaiaren aurre hautaketa izango da, eta bigarrena hautaketa horretatik irtendako sei talderen zuzeneko emanaldia irailaren 2an, egubakoitza, Osintxuko jaietan.
Kofradixetan zuzenekoa eskaintzeko aukeraz gain, irabazleak 500 euroko saria eramango du etxera eta bigarrenak, berriz, 200 eurokoa.