Victoriano Gallastegi: "Senatura bueltatzeko ilusioarekin eta gogoekin gaude"

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko api. 28a, 10:55
Victoriano Gallastegi.

Atzo izan zuten Senatuko azkeneko bilkura, eta bertan izan zen EAJ alderdiko ordezkari Victoriano Gallastegi bergararra. Datorren astelehenean Gorteak desegin egingo dituzte, eta martitzenean hauteskunde berrietarako deia egingo du Felipe VI.ak.

Nola bizi izan dituzu senatari moduan emandako hilabete hauek?

Pertsonalki esperientzia oso ona izan dut, egoera berri bat ezagutzen, baina nahiko eztabaidatua izan da. Gauza bat dela, bestea dela denok jakinean egon behar izan dugu hedabideen bitartez. Baina hemen barruan egotea guztiz ezberdina da. Esperientzia polita izan da. Gauza asko ikasteko eta ikusteko. Administrazio hau zelako den ezagutzeko aukera izan dut.

Atzo azkeneko plenoa izan zenuten. Nola joan zen?

Bai, atzo eta herenegun plenoa izan genuen. Mozio batzuk zeuden eztabaidatzeko eta plenoa orokorrean ondo joan zen. Bakoitzak bere posizionamendua defendatu zuen. Gure helburua hemen, gure gaiak eta aldarrikapenak defendatzea da. Eta horretan ibili gara.

Tentsiorik nabaritzen al da alderdien artean akordio batera heldu ez direlako?

Bueno, bakoitzak bere burua defendatu du eta horretan egon dira, eurena defendatzen. Baina gizarte mailan eta estatu mailan oso lan txarra egin dutela uste dut. Jendea oso haserre dago. Hauteskundeetan euren botoa eman zuten, eta zer egin behar zuten esan zuten. Hori onartzeko gai ez badira izan ez dakit hauteskunde berri hauek zer emango duten. Dituzten helburuak badakizkigu, baina ikusi beharko dugu nola burutu nahi dituzten. Zalantzak daude.

Ekainaren 26an berriro hauteskundeak beraz...

Bai, ea gure helburua lortzen dugun behintzat. Guri hemen egotea komeni zaigu, asko dugulako jokoan. Gai asko aurrera ateratzea ez da erraza izaten, baina gure gaiak zeintzuk diren entzun egin behar dute, eta horretarako hemen egon beharra dago.

Senatura bueltatzeko gogoekin orduan?

Gizarteak gu etortzea nahi badu, gu prest egongo gara. Ilusioarekin eta gogoekin. Pertsonalki baita ere, dudarik gabe. Taldea eginda dugu, eta gutxienez duguna mantendu nahi dugu. Hori izango litzateke gure helburua.

Senatuko pasilloetan eta gertatzen diren txutxu-mutxuak eta ezkutuko eztabaidak... Egoten al dira zurrumurru guzti horiek?

Bai gauza asko ikusten dira. Alderdien artean harremanetan egoten direla ikusten da. Gaiak eztabaidatzeko, akordioetara heltzeko... Interesgarria izaten da, eta ikusteko polita. Askotan erabakiak azkeneko unean hartzen dira. Mozio batzuk aurrera eramateko edo emendakinak egiteko, adibidez, momentu batetik bestera heltzen dira akordioetara.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak