Joan den igandean, apirilak 24, apirilean musika ziklo barruan kontzertua eskaini zuten Bergarako Musika Eskolako abeslariek Ahotsen Soinua Kalera! ekimenean. Kontzertua seminarioko karpan egin zen eta jende ugari bildu zen emanaldiaz gozatzera.
Musika mota desberdinak eskaini zituzten piano eta perkusioaren laguntzaz. Bukaeran guztiek elkarrekin 3 abesti eskaini zituzten: Negua joan da eta, Malakatumba eta Nesiponono.
Pianojole lanetan Anabel Henao, Nagore Sanz eta Marije Ugalde aritu ziren eta perkusioan berriz, Aitor eta Ion Aranburu. Zuzendari lanetan Nagore Sanz eta Marije Ugalde ibili ziren.