Joxean Iñarrak azaldu du, lehen aldia izanik, bergarar gazteak "urduri" egon zirela. Andaluziar eta Madrildar selekzioen ordezkarien aurka borrokatu zuten, eta emaitza desiotakoa izan ez arren, ikasteko eta proba egiteko aukera ona izan dela nabarmendu du entrenatzaileak. Azaldu du euskal federazioak benjamin eta alebin mailatan ez duela Espainiako txapelketan parte hartzen, eta alde horretatik aurkariek "abantaila" zutela.
Dena den, aipatu du Euskal Selekziotik esan dietela "posible dela datorren urtean errepikatzea", eta horrenbestez, Iñarrak uste du abagune polita izan daitekeela "emaitza hobeak" lortzeko.