Asteburuan jaiak egingo dituzte Labegaraieta auzoan eta egitaraua prest dute auzotarrek. Haurren eta helduen lehen mozorro festa izango da lehen ekitaldia.
Apirilak 30, zapatua
- 11:00etan, jaien hasiera. Jarraian, mozorro desfilerako izen-ematea
- 12:00etan, haurren eta helduen lehen mozorro desfilea. Jarraian, auzo poteoa
- 17:00etan, dantza saioa irakasle baten laguntzarekin
- 18:15ean, haur eta helduendako kross-a. Parte-hartzaile guztien artean sariak zozkatuko dira
- 19:30ean, auzoko triki poteoa, trikitilariekin. Ostean bokatak karpan (aurrez eman behar da izena kiroldegian)
- 22:00etan, dantzaldia DJ Arnorekin.
Maiatzak 1, domeka
- 10:00etan, diana udal txistulari bandarekin
- 11:00etan, eskolen txirrindulari txapelketa, Labegaraietako industrialdean.
- 11:00etan, meza nagusia San Joxepe abesbatzarekin
- 16:00etan, mus txapelketa kiroldegiko tabernan
- 16:00etan, Labegaraieta saria LIII txirrindulari lasterketa
- Lasterketaren ondoren, haurrendako jolasak. Jarraian, txokolatea eta buruhandiak
- Jai amaiera, etxafuegoen laguntzarekin