Idoia Agirrezabalek irabazi du Udal liburutegiak zozketatu duen e-booka

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko api. 25a, 16:14
Idoia Agirrez

Guztira 140 erabiltzailek hartu dute parte, eta irabazleak eguerdian jaso du saria.

Udal Liburutegiak pasa den zapatuan ospatu zen Liburuaren Egunaren harira, apirilerako ekintza ezberdinak antolatu ditu. Horien artean e-book baten zozketa egin zen aurreko ostiralean, apirilaren 8tik 22ra bitartean maileguan libururen bat hartu zuten erabiltzaileen artean.

Irabazlea Idoia Agirrezabal izan da, Aranzadi Ikastolako DBH4ko ikaslea. Guztira, 140 erabiltzailek hartu dute parte (14 urtetik gorakoak bakarrik hartu dute parte). Agirrezabalek gaur eguerdian jaso du saria Maite Agirre zinegotziaren eskutik Liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak