Zazpi saioz osatuko da txapelketa, bikoteka. Lehenengo fasean lau kanporaketa jokatuko dira eta bakoitzean lau bikotek parte hartuko dute. Guztira, hamasei bikote daude, eta saio bakoitzetik bi bikotek egiten dute aurrera. Epaitzeko orduan, publikoko talde aukeratu batek emozio handien transmititu duen bikotea aukeratuko du.
Apirilaren 15ean eman zitzaion hasiera txapelketari, Eibarren. Ane Zuazubiskar arrasatearrak eta Maider Izaga aramaioarrak osatutako bikotea txapelketatik kanpo geratu zen. Gaur, Maider Arregi oñatiarra Soraluzen arituko da, Jon Pinedorekin.
Datozen asteetan, finalerdiak eta finala jokatuko dituzte sailkatutakoek.