Osintxun Musikara! lehiaketa martxan jarri du jai batzordeak

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko api. 21a, 12:07

Osintxun Musikara!

Lehiaketa honen helburua Euskal Herrian dagoen musika talde andanari oholtza eskaintzea izango da, bide batez jaietako ostirala girotuz.

Osintxuko jaiek azken urteotan jarraitu duten ibilbidea ikusita kofraixa tradizionalei berrikuntzak egiteko garaia dela ikusi dute eta Osintxun Musikara! musika talde desberdinen arteko lehiaketa antolatu dute.

Izen-ematea apirilaren 25etik maiatzaren 31ra bitartean egin ahal izango da mezu bat bidaliz osintxunmusikara@gmail.com helbide elektronikora (xehetasun gehiagorako ikusi lehiaketako oinarriak Facebooken/ Osintxun Musikara! orrian).

Lehiaketa bi fasetan banatuko da: lehenengoa epaimahaiaren aurre hautaketa izango da eta bigarrena aurre hautaketa horretan aukeratutako 6 taldeen zuzeneko emanaldia irailaren 2an, ostirala, Osintxuko jaietan.

Irabazleak 500 euroko saria eramango du eta bigarren postuan geratzen den taldeak 200 eurokoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak