San Prudentzio jaiak ospatuko dituzte bihar hasita Elorregin

Maite Txintxurreta 2016ko apirilaren 21a

Arratsaldean makal jasotzea egingo dute, eta datorren eguenera arte, San Prudentzio eguna, luzatuko dira ospakizunak.

Jarraian, Elorregiko jaietako egitaraua:

  • Apirilak 22, Egubakoitza

16:00 Plaza garbitzea, ohiturari jarraituz eta auzolanean. Elizaurrea eta inguruaren apainketa.

18:00 Makal jasotzea. Horren ostean, kanpai hotsekin eta txafleroak jaurtiaz emango zaie hasiera aurtengo jaiei. Ondoren, soziedadean, ohiko lagun arteko afaria

  • Apirilak 23, Zapatua

14:00 Auzo bazkaria bertsolari eta trikitilarien laguntzarekin Alkartasuna elkartean.

22:30 Erromeria Julen DJren eskutik

  • Apirilak 24, Domeka

10:00 Meza nagusia, Alai taldeak abestuta.

Ondoren, pilota partiduak auzoko frontoian. Bukatzean, oilo salda, pintxoak, ardoa eta lagun arteko tertulixia elkartean.

  • Apirilak 29, Eguena. San Prudentzio eguna

19:00 Meza.

Jarraian, azken etxafleroak eta jaiei agurra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak