Hitzaldia euskaraz izango da. Euskaraz ez dakitenentzako bat bateko itzulpen zerbitzua egongo da. Hurbiltzen diren gurasoen seme-alabentzako zaintza zerbitzua eskainiko da Zabalotegiko Txiki Txokoan. Bertan egongo dira Jardun Euskara elkarteko begirale bi umeekin. Beraz, umeak zaintza zerbitzura eramateko asmoa daukatenek, hitzaldia hasi baino 15 minutu lehenago hurbildu beharko dira Txiki Txokora.