San Martin plazako arkupeetan jarriko dituzte Domeka Azokako postuak eguraldiagatik

Eneko Azkarate 2016ko apirilaren 21a

Aurretik egindako Domeka Azokako irudi bat.

Oraingo domekan egingo dute Domeka Azokako beste ekimen bat. Berezitasunak izango ditu, gainera. Batetik, bigarren eskuko bizikletak (mendikoak, errepidekoak, haurrenak…) saltzeko saiakera berezia egingo da. Bizikleta saltzeko daukanak izena emana du Agorrosinen eta bizikleta horiek salduko dira domekan; bestalde, zapatuan liburuaren nazioarteko eguna denez, Jardun Euskara elkarteak liburu baten irakurketa publikoa egingo du bertan. Azken ohar bat, Udaletik: eguraldi txarra iragarrita dagoenez, arkupeetan (seminario eta udaletxe aldean) jarriko dira postuak. Horregatik, izena emanda zuten guztiek ezin izango dute parte hartu, "arkupeetan, 25 postu bakarrik sartzen dira-eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak