Bergarako Udaleko obra eta zerbitzuetako zinegotzi eta Debagoieneko Mankomunitateko ingurumen arduradun Lander Arregik adierazi du Ertzaintzaren hipotesia dela "ekintza puntual" bat dela, "intentzioz egindakoa", baina ez estrategia politiko baten barruan. Hau da, gertatutakoak edukiontzien ezarpenarekin zerikusirik ez lukeela izango.
Izan ere, aurretik ere beste edukiontzi erreketa kasu batzuk gertatu dira-eta Bergaran. "Pertsona baten kontua" da, adierazi du zinegotziak.
Bergarako Udaletik horrelako ekintzak "penagarritzat" jo dituzte eta "aurrerantzean horrelakorik ez gertatzea" espero dutela adierazi dute.