Macrea Clarken 'Irakatching gazte' bakarrizketa egubakoitzean Bergarako gaztetxean

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko apirilaren 19a

'Irakatching gazte'.

Ekimen honen helburu nagusia epidermolysis bullosa (tximeleta azala) gaixotasunaren ikerketarako dirua biltzea da.

Irakatching proiektua ikuskizun elebiduna egubakoitzean, 22:30an, jorratuko du Macrea Clarke, Urretxu-Zumarragan bizi den Irlandarrak. Proiektu berri honen asmo nagusia, herrietako proiektu ezberdinen laguntza bilduz, uda honetan Euskal Herrian zehar bira bat egitea da epidermolysis bullosa gaitzaren aurkako ikerketa eta tratamenduen garapenaren beharra azpimarratuz

Saioak 45 minutuko iraupena izango du, eta sarrerak 3 eurotan salduko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak