Bergarako Shotokanekoek emaitza onak eskuratu dituzte Gipuzkoako txapelketan

Josu Bilbao Atxutegi 2016ko apirilaren 18a

Bergarako Shotokaneko kideak.

Aretxabaletan jokatu dira alebin, infantil eta gazte mailako Gipuzkoako txapelketak. Aritz Zabalzak 50 kilo azpiko Kumite infantil mailan titulua bigarren urtez lortu du, eta Naia Perezek ere, lehenengo postua eskuratu du, maila berean.

Gainera, Kata mailan, Shotokaneko Maialen Martinek, Ariane Martinek, Ainhoa Gisasolak eta Aitor Roosek hirugarren postuak eskuratu dituzte. Kumite mailan, Aritz Zabalzaren eta Naia Perezen garaipenez gain, Markel Salgadok bigarren postua lortu du, eta Xabier Etxanizek hirugarrena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak