Xabier Retegi industria sailburu izandakoa; Juan Gallastegi Migel Altunako zuzendari ohia, eta Pako Etxebeste apaiza ariko dira hizlari solasaldian. Jose Luis Garitano eskolako zuzendari ohia izango da moderatzailea. Guztiak ere Bergarako Lanbide Heziketa Eskolarekin eta Migel Altuna berarekin hartu eman gertukoak izan dutenak.
Migel Altuna apaiza 35 urtez bizi izan zen Bergaran (1944-1979) eta asko dira, lehen eskutik, Eskola Elementalagatik, bere dedikazio eta ardura ezagutu zutenak. Horietako batzuk dira, haren oroimenez, antolatu dutenak ekitaldia. Saioa Josune Irazabal Miguel Altuna Institutuko zuzendariak aurkeztuko du.
Solasaldia, esandako moduan, apirilaren 26an, martitzena, Migel Altuna Institutuko areto nagusian, 19:00etan, hasiko da.