Skater gaztetxoek euren abilezia erakutsi dute Lainon

Maite Txintxurreta 2016ko api. 18a, 13:20

Jon Esteban Vargas, zapatuko proban

Lau erruberako taula gainean trikimailu ikusgarriak burutu zituzten atzo Lainon bildutako skater gazteek, ikusleen gozamenerako. Gipuzkoako skate txapelketaren baitako bigarren proba jokatu zuten atzo arratsaldean, eta bertan 12 eta 25 urte bitarteko patinatzaileek hartu zuten parte.

Hirugarren urtez jarrian, Bergarako Laino skatepark estaliak Gipuzkoako GoroSKT gazteen Skate txapelketako proba bat hartu zuen zapatuan. Txapelketa hau Lazkaoko irristaketa klubak sortu zuen 2014 urtean, nerabe eta gazteei zuzneduta. Hain zuzen, aurtengo edizioko bigarren saioa izan da Bergaran jokatutakoa.

Parte hartzea esperotakoa baino baxuagoa izan zen arren, ikuskizun polita eskaini zuten gazteek. "Hasieran berrogei bat zeuden inskribatuta, baina azkenean, hamarrek hartu zuten parte, konpromiso desberdinak tarteko", azaldu du Sergio Piccolinok, txapelketako zuzendariak. Horien artean, ez zen Debagoieneko skaterrik izan.

"Parte hartzaile askok, oso gazteak gazteak izan arren, maila oso altua erakutsi zuten, eta epaimahaikideentzat zaila izan zen bakoitzaren jarduna puntuatzea", adierazi du Piccolinok.

Protagonistak

Hala ere, bereziki nabarmendu ziren, batetik, 14 urteko Jon Esteban Vargas (aurreko bi ediziotako garailea), puntuaziorik altuena erdietsi zuena, eta Xiker Martin, "aurtengo errebelazioa", zuzendariaren esanetan.

Gipuzkoako gazteen txapelketan, aurten kategoria berri bat sartu dute, 18 urtetik 25 urte artekoena, eta bertan, Aitor Etxeandia eta Unai Hernandez izan ziren gehien nabarmendu zirenak.

Irabazleek hainbat sari jaso zituzten: skate taulak, eguzkitako betaurrekoak, erlojuak, biserak, aldizkariak...

Antolatzaileek eskerrak eman nahi izan zizkien hitzordua antolatzen lagundu zieten babesle guztiei.

Erlazionatuak

GoroSKT txapelketa Lainon

Maite Txintxurreta 2016 api 18 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak