Bozka bidez erabaki zehatzak hartuko dituzte 'Abian' batzarrean

Maite Txintxurreta 2016ko apirilaren 15a

Bihar, apirilak 16, Ezker Abertzalearen Abian eraberritze prozesuaren herri mailako hirugarren bilera izango da. Aurrez beste bi hausnarketa batzar egin dituzte herrian, eta biharkoan erabakiak hartuko dituzte herritarren bozka bidez. 10:30ean izango da Aranzadi ikastolan, eta euren burua ezker abertzalekotzat duen orori egin diote parte hartzeko deia.

Lehen batzarrean, eraberritze prozesuaren lehen fasetik jasotakoarekin egin zen Abian txostenaren tesi eta ildo orokorrari baiezkoa eman zioten. Euskal Herrian parte hartzaileen %81ak hurrengo urteetako lehentasuna herri prozesu independentista martxan jartzea izan behar dela onartu du, antolakundeak ohar bidez azaldu duenez. Bigarren batzarrean eztabaidatu eta ekarpenak jaso zituzten.

Biharko azken batzarrean, berriz, Euskal Herri mailan 6000 pertsonak proposatutako alternatibak bozkatuko dituzte. Jarraian, gai nagusiak: "Desobedientzia zibilak izan behar duen garrantzia eta ezaugarriak", "Preso politikoen defentsarako antolakunde berria sortu ala ez", Ezker Abertzalea 9 antolakundez osatutako blokea izatea edo ez".

Bi orduko batzarraren ostean luntxa izango da Pol-Pol tabernan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak