

Musika Eskolaren zikloa kantu ikasleen emanaldiarekin hasiko da: popa, musikalak, opera, bakarlariak... askotarikoak entzuteko aukera izango da. Bestalde, domekan eta aurten hirugarrenez, ikasle eta herritarrei Udal Musika Bandan dauden haizezko instrumentuak gerturatzea helburu duen kontzertua egingo dute; horretarako, umeentzako pelikuletako musikarekin programa berezi bat dute prestatuta. Gero, aste osoan –baita hilaren 22tik 30era– ekintza ugari egongo dira.

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.