Udaberriko kirol festa, Kirola Kalera eta bizikleta zaharren eta ziklismoko materialaren erakusketa

Julen Iriondo 2016ko api. 15a, 14:50

Bihar, zapatua, udaberriko kirol festa Agorrosinen, 17:00etatik 20:00etara: master class-a, areto txirrindularitza, krossfit-a, zumba... Gaur amaitzen da izen-ematea. Domekan, berriz, Kirola Kalera; bizikleta martxak, begiraleekin: 09:00etan, mendi bizikleta; 10:00etan, emakumeentzako txangoa; 10:30ean, familientzako (kaskoa behar da). Horrez gain: 10:30ean, trail lasterketetarako hastapen saioa; eta 11:00etan, patin martxa bidegorritik, bizikleta eliptikoak eta elektrikoak, ginkanak eta jolasak eta gosari osasungarria. Dena Labegaraieta kiroldegian. Azkenik, Garai bateko bizikleta erakusketa, hilaren 19tik 24ra, udaletxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak