Iaz deitu zion jaialdiko lehendakariak hurrengo urterako ikuskizunen bat prestatzen bazuen lekua egingo ziola aginduta. Maurizia sortzen ari ziren orduan. Domekan eskainiko dute Bilboko Campos Antzokian, 19:00etan. Sarrerak hamar eurotan eskura daitezke loraldia.eus atarian.
Emakumeei omenaldia
"Zeberioko pandero jolea du ikuskizunak abiapuntu. Plazarik plaza ibiltzen zen emakume handi bat zela dut gogoan; urte askotan dantzatu nituen hark jo eta abestutako doinuak. Ez da, baina, haren bizitzaren kontakizuna. Garai askotako emakumeei eskainitakoa da", dio zuzendariak.
Karmele Jaioren idatzia
65 minututan hamalau koreografia egiten dituzte. Dantza tradizionalaren eta garaikidearen arteko nahasketa da, dagoeneko Aukeranen marka bihurtu dena.
Musikaren eta Ainhoa Aierbe aktoreak irakurritako Karmele Jaioren testuaren gainean dantzatzen dute. "Une batzuetan, dantzatzen duten bitartean, panderoa ere jotzen dute. Hori bai izan dela erronka!", gaineratu du Bergarako koreografoak.