Astelehenean kaleetan edukiontziak jartzen hasiko direnez, udaltzainek zenbait aparkaleku kendu edo mugatu egingo dituzte. Herritarrei "seinaleak errespetatzeko" eskatu nahi diete eta udaltzainek kenduko dituzten "aparkalekuak bere horretan errespetatzea, edukiontziak jartzeko momentuan espazio arazorik sortu" ez dadin.
Bestetik, herritarrei gogorarazi nahiko diete behin edukiontziak kalean daudenetik erabiltzen hasi behar direla eta zintzilikarioak erabiltzea utzi behar dela.