2012. urtean jarri zen martxan Enpresare ekimena, Antzuola, Bergara eta Elgetako enpresek krisia dela eta jasandako ondorioak gainditzeko asmoarekin.
Egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak eskainitako laguntzari esker, Enpresarek aro berri bat hasiko du proiektu-sortze eta garatze prozesua bizkortzeko xedearekin eta, horretarako, bailarako enpresen parte hartzea bilatu nahi du.
Zertarako nahi da sarea sortu?
- Partaideentzako interesa duten elkarlaneko proiektuak abian jartzeko.
- Orientazio praktikoa eta ekintza hautemangarriak garatzeko.
- Eskualdeko networking sarean parte hartzeko.
- Prozesuan zehar etengabeko kanpo zuzendaritza profesionala.
- Lurraldearen garapenerako ekarpena.
Zeintzuk dira emango diren pausoak?
1. Abiaraztea Proiektuan parte hartuko duten enpresa sarearen eraketa.
2. Bakarkako interesak, gaitasunak eta balio katea Enpresa bakoitzaren interes.
3. Elkarlanerako aukera guneak Elkarlanean egon daitezkeen aukera gune zehatzen.
4. Aukera guneen gauzatzea Planifikazioa eta ekintza planen abiaraztea.