Umeekiko ardurak partekatzea hizpide, hilaren 20an

Julen Iriondo 2016ko api. 13a, 15:13

Familian guztion parte-hartzea, denontzako onuragarria da eguazteneko hitzaldiaren izenburua. Etxadiko kideek emango dute, Udalaren Orientazio Psikologikorako Zerbitzua eskaintzen duten profesionalek; Irizar jauregian izango da, 18:00etan, eta euskaraz.

Hitzaldia iragartzeko eta zertaz izango den azaltzeko Etxaditik bidalitako oharrak dio guraso biek –bi direnean– "inplikatu" behar dutela seme-alaben "hezkuntzan eta hazkuntzan", erantzukizunak partekatuz: "Medikuarenera eraman; irakasleak deitzen dituen bileretara joan; parkera, igerilekura eraman; ipuin bat irakurri; higiene, elikadura edo ikasteko ohiturak ezarri; arau eta mugak jarri.... Batik bat, horrek guztiak gure alaba edota semeen garapenari mesede egiten diolako".

"Seme-alabek gurasoen hurbiltasuna sumatzea" ere inportantea da: "Beraien lehentasunak eta nortasuna ezagutu; esateko dutena entzun; sentitzen duten horri izena jarri; esperientziak, bizipenak konpartitu; babesa adierazi eta laguntza eskaini; gatazka-egoerak ebazten lagundu...".

Hitzaldira joatekoak diren gurasoei Udaletik eskatzen diete izena ematea (943-77 91 26 eta 943-77 91 65), gela egokitzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak