Martxan da pazkoetako zapietako marrazkia aukeratzeko lehiaketa

Maite Txintxurreta 2016ko apirilaren 11

Urtero legez, Jardunek pentekoste jaietarako zapiak aterako ditu, eta horietako marrazkia herritar batek egina izango da. Apirilaren 27ra arte aurkeztu daitezke lanak, eta irabazleak 60 euroko saria jasoko du.

Honakoak dira aurtengo lehiaketaren oinarriak:

- Edonork har dezake parte, adin mugarik gabe.

- Marrazkia A4 formatuan aurkeztu behar da, txuri

beltzean.

- Nahi beste marrazki aurkeztu daitezke.

- Marrazkiaren gaia: jaiekin lotutakoa

- Marrazkiarekin batera euskararen aldeko lema

labur bat jarri behar da.

- Lanean ez da egilearen daturik jarriko. Egilearen datuak (izen abizenak, adina, telefonoa

eta helbidea) kartazal itxi batean sartuko dira eta kartazal hau eta marrazkia, beste kartazal

handiago batean sartuko dira. E-mailez bidaliz gero, bi fitxategitan bereiztu: alde batetik

marrazkia eta bestetik egilearen datuak

- Lanak aurkezteko azken eguna: apirilak 27 (asteazkena)

 - Lanak JARDUNeko bulegoan aurkeztu (Errotalde jauregia z/g – kultur etxea) edo

jardun@topagunea.com helbidera bidali beharko dira.

- Saria: 60€

- Saria eman gabe gera daiteke, epaimahaikoek horrela erabakitzen badute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak