Jesus Mari Lazkano bergararra Arte Ederretan doktorea da eta Bilboko Arte Ederretako fakultateko irakaslea. Ignacio Palacios, ostera, matematika ekonomian lizentziatua da eta Ekonomian doktorea Chicagoko unibertsitatetik.
Zientzia, Arte eta Letren akademia den Jakiundek 72 kide izango ditu bi horiekin, hainbat arlotako ordezkari diren kideak; besteak beste, MUko errektore Bixente Atxa; Pako Etxeberria, mediku forentsea; Bernardo Atxaga, idazlea; eta Jesus Mari Ugalde, kimikaria.
Urteko lehen batzarra izan zen atzokoa, eta lehenengoz Euskal Herriko Unibertsitateko Bilboko egoitzan egin zuten.