Ikastaro honen helburua zaintza jardueraren ondorioz sortu ohi den nekea askatzen ikastea da, "buru-pentsamendu, emozio mailan eta gorputz mailan ere". Saioetan, azalpen teorikoak ariketa praktikoekin tartekatu dira.
Agorrosingo ekintza gunean izango da ikastaroa, eta sei egunetan burutuko dituzte saioak: apirilean, hilaren 15ean, 22ean eta 29an, arratsaldez izango dira, 15:00etan hasi eta 17:30era.
Maiatzean, goizez egingo dituzte saioak. 6an, 13an eta 20an izango dira hitzorduak, 10:00etatik 12:30era.
Izena Bergarako Gizarte Zerbitzuan eman daiteke doan, udaletxeko bigarren solairuan, edota 943779165 telefonora deituta edo ongizatea@bergara.eus helbide elektronikora mezu bat idatzita.