Gidaria, Zumarragakoa, Bergarara IAT (ibilgailuen azterketa teknikoa) gainditzera gerturatu da, eta erratuta, San Martin plazatik behera joan da, hiru eskailera jaitsi ondoren.
200 euroko isuna jaso du gidariak, trafiko seinaleak ez errespetatzeagatik, eta eskaileratan kalte txiki bat (baldosa bat apurtu) sortu du. Kalte hori Obra arduradunek konponduko dute.

