Ekitaldi ugari Bergarako Udal liburutegian, Liburuaren Egunaren harira

Josu Bilbao 2016ko api. 4a, 13:27
Bergarako Udal liburutegia

Apirilaren 23an ospatzen den Liburuaren Egunaren inguruan egitarau berezi bat prestatu dute Udal liburutegian, apirilerako.

Urtean zehar, hainbat dohaintza jasotzen ditu Bergarako Udal liburutegiak, eta tartean nobela batzuk errepikatuak dituzte. Horregatik, apirilean zehar, liburutegiko erabiltzaileendako izango dira eskuragarri bertan.

Aldi berean apirilaren 8tik 22ra (biak barne), dokumentuak mailegatzen dituztenen artean e-reader bat zozketatuko da, apirilaren 23an.  

- Apirilak13 – Vive como puedas Joaquin Bergesen liburuaren inguruan solasaldia, liburutegian, arratsaldeko 18:00etan.

- Apirilak 21 – Maite Franko ipuin kontalaria izango da liburutegian.       

Eskola ordutan, hiru saio 5. mailakoekin:

Goizeko 09:15ean San Martin Agirre eskolan. 11:00etan Mariaren Lagundian, eta arratsaldeko 15:00etan Aranzadi ikastolan.

- Apirilak 22 – Belen Azkarate Altxorraren kutxa ireki nuenean, arratsaldeko 18:00etan.

- Apirilak 26 – Dorleta Kortazarren  Ezpain gorriak (euskaraz) ipuin kontaketa. Helduei zuzendua, liburutegian, arratsaldeko 19:30ean.

- Apirilak 27 – Juan Martin Elexpururen Hamaika ipuin, Irakurketa kluba. Asteazkenean, arratsaldeko 18:00etan, solasaldia liburutegian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak