Astelehenetik aurrera jaso ahalko dira edukiontzietarako txartelak

Jon Berezibar 2016ko martxoaren 31

Oporretako etena eta gero, txartelen banaketarekin jarraituko du Udalak. Ohi bezala, egun bakoitzean kale edo auzoen arabera egingo da banaketa, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. 


Ohar eta argibideak

  • Txartelarekin batera gidaliburu bat banatuko sistemaren eta gaikako bilketaren inguruan egon litezkeen zalantzak argitzeko.
  • Bakoitzak jasoko duen txartelarekin gune zehatz bateko edukiontziak irekitzeko aukera izango du (bere etxebizitzatik gertuen dagoena). Norbaitek gune hori aldatu nahiko balu Hondakinen Informazio Bulegoan alda dezake.
  • Etxebizitzako txartel bana banatuko da. Gehiago behar izanez gero, Hondakinen Informazio Bulegoan egin daiteke eskaera. Txartelaren prezioa: 2€.
  • Bakoitzari dagokion egunean txartela jasotzeko ezinezkoa bada, hiru aukera daude: 1. Senide edo lagun batek jaso dezake txartela. Horretarako, beharrezkoa da senide edo lagun horrek titularraren telefonoa ematea. / 2. Apirilaren 15etik aurrera Hondakinen Informazio Bulegoan jaso ahal izango dira txartelak./ 3. Txartelen banaketa Oxirondoko azokan egiten den egunetan (apirilaren 8tik apirilaren 14ra) mahai berezi bat egongo da. Bertan, aurretik jaso ez duten pertsonek txartela jasotzeko aukera izango dute.
  •  Laguntza edo zalantzak argitzeko Informazio Bulegotik pasa edo 943-76 46 18 - 688 657 243 telefonoetara dei daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak