Atapuercako aztarnategira bisita antolatu du Laboratoriumek

Jon Berezibar 2016ko mar. 31a, 12:01

Apirilaren 16an izango da, natur zientziei lotutako programa zabal baten baitan. Atapuercan (Burgos) aztarnategia ikusi eta Burgos hirian Giza Eboluzioaren Museoa bisitatuko dute. Apirilaren 4tik 13ra eman daiteke izena (15 euro).

Atapuercako mendizerran Europako  aztarnategi arkeo-paleontologiko esanguratsuenetatik hiru aurkitzen dira eta 2000 urtetik Gizadiaren Ondare da, UNESCOk izendatuta. Burgos hirian, ostera, Giza Eboluzioaren Museoa dago, erakusketa zabal batekin. Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktoriarekin kolaborazioan, gainera, aldi baterako erakusketa aurki daiteke egunotan, Gaztelako lautada eta euskal kostaldearen arteko harreman komertziala azaltzen duena. Hain zuzen, Laboratorium Museoak utzitako bale baraila-hezur bat da erakusketako piezetako bat. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak