San Martin Agirre Herri Eskolak irabazi du 'Gazte Irekia' ekimena

Jon Berezibar 2016ko martxoaren 31

Iraunkortasunarekin lotutako proiektua 6. mailako ikasleek garatu dute eta erkidegoko 17 talderen artean atera dira garaile. Orain, lehendakariaren aurrean aurkeztuko dute proiektua.

Herritarren bozkei esker, azken fasea gainditu eta alorreko profesionalek osatutako epaimahaiaren oniritziarekin irabazi dute ekimena Herri Eskolako ikasleek. Gazteek mundua zelan ikusten eta ulertzen duten azaldu behar izan dute proiektuan eta, horretarako, iritzi eta proposamenak jaso dituzte. Bizikidetza demokratikoa eta sormena sustatzea da helburua. Eskolatik, herritarrei eskertu gura izan diete emandako babesa. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak