Bergarako Infantil Txiki taldeak oso itxura ona eman du Sitgeseko Txapelketan

Eneko Azurmendi 2016ko mar. 30a, 16:22
Bergarako Infantil Txiki mailako gazteak, Sitgesen.

Bergarako Infantil Txiki taldeak ezin izan du finalera iritsi Sitgesen martxoaren 25etik 27ra jokatutako mini cup Txapelketan. Hala ere, oso itxura ona eman du. Izan ere, Espanyol, Nastic edota Girona bezalako talde gogorrak izan dira txapelketan eta oso maila altua egon da. Miguel Basterra izan da taldea gidatu duena txapelketa honetan. Esperientzia bikaina izan da bai jokalarientzako eta baita familiarrentzako ere.

Bestalde, pasa den eguaztenean solasaldi bat egin zuten Bergarako Irizar jauregian Fran Garagarza SD Eibarko kirol zuzendariarekin eta Dani Garcia taldeko kapitainarekin. Hauez gain, Asier Gisasola Eibarko kanpo gaietako arduraduna eta German Albistegi zuzendaritza-batzordeko kidea izan ziren. Solasaldia giro lasai eta onean igaro zen eta gai nagusiak SD Eibarren futbol eredua eta futbola bera izan ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak