Tinto ibaiaren lilura, argazki erakusketan

Jon Berezibar 2016ko mar. 30a, 16:22

Andaluziako Río Tinto ibaiaren arroan egindako argazkiekin osatutako talde erakusketa dago Aroztegi aretoan, apirilaren 10era arte. Kontraste eta kolore biziak jasotzen dira argazkitan, naturaren eta gizakiaren arteko mende luzeetako harremanaren ondorio, meatze lekua izan baitzen ingurua.

Ibilbide luzeko bost euskal argazkilariren lanak aurki daitezke erakusketan: Josu Fernandez (Gipuzkoako Argazkilari Elkartea), Josu Garai (Ikatza elkartea, Legazpi), Cesar Lera (Gipuzkoako Argazkilari Elkartea), Diego Lopez eta Carlos Mediavilla (Ikatza elkartea, Legazpi).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak